Gizartea -

Lilaton 2021

Donostiako Lilaton lasterketa online izango da 30 ediziotan lehen aldiz

Berdintasunaren aldeko Lilaton lasterketak martxoaren 5ean hasi eta martxoaren 8an amaituko den edizio birtuala aurkeztu du aurten.

Lilaton 2020. Argazkia: artxiboa
Lilaton 2020.
Lilaton 2020. Argazkia: artxiboa

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lilaton lasterketak berdintasunaren eta emakumeak ahalduntzearen alde egiten jarraitzen du, eta aurten ere online izango da. Donostian 30 ediziotik gora bete dituen proba hau martxoaren 5ean hasi eta 8an amaituko da aurten. Izena emateko azken eguna martxoaren 4a da, osteguna.

Aurten, gainera, parte-hartzaile bakoitzak erabakiko du non hasi eta non amaitu bost kilometroko lasterketa (betiere aire librean), gero Lilaton Virtual plataformaren bitartez gainerako emakumeekin partekatzeko.

Plataforma erabili ahal izateko, korrikalari bakoitzak erakundeak sortutako Android eta iOS sistemetarako baliagarria den aplikazioa jaitsi beharko du eskuragarri jarri bezain laster. Erabiltzeko erraza eta sinplea dela aurreratu dute.

Lasterketak lau modalitate izango ditu emakumeek aukera dezaten: korrika, oinez edo Nordic Walking, patinetan eta Hanbike. Handbike, korrika eta patinetako modalitateetan lehen hiru postuetan sailkatzen diren emakumeek saria jasoko dute.

2007. urtean edo aurretik jaiotako emakumeak apuntatu ahal dira, Nordic Walkingen izan ezik, modalitate horretan 2012. urtekoek eta urtetik beherakoek ere parte hartu ahal izango baitute. Izen-emateak, gainera, taldeka egin ahalko dira: kuadrillak, ikastolak, elkarteak... Antolatzaileek, hori bai, gutxienez 10 pertsonako taldeak osatzeko gomendatu du.

Izen-emateak 4 euro balio du, eta 4 euro horietako bat We Are Like You elkarteari emango diote. Aurtengo logoa eta leloa (“Lilaton, aurten ere on!”) duen kamisetak 7 euroko prezioa du; izan ere, aurtengo helburuetako bat sare sozialak lasterketaren aurtengo edo aurretik ospatutako edizioen kamiseten argazkiz eta bideoz betetzea da. Korrikalari bakoitzak 5 kamiseta erosi ahalko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Donostia Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Emakumeen kirola Emakumeen Nazioarteko Eguna