Gizartea -

Ikerketa batzordea

Uxotegiren okupazioa ikertuko du Donostiako Udalak

PPk eta EAJk bultzatu dute batzordea sortzeko ekimena. PSEk ekimena babestu du eta Bildu abstenitu egin da. Josetxo Ibazeta Udaleko idazkariaren ustezko esku-hartzea ikertuko du batzordeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxotegi Donostiako Alde Zaharreko etxebizitzaren okupazioa ikertzeko batzorde bat sortzea onartu du gaur Donostiako Udalak. Josetxo Ibazeta Juan Karlos Izagirre alkatearen idazkariak izandako ustezko esku-hartzea ikertuko du batzordeak.

PPk eta EAJk bultzatu dute batzordea sortzeko ekimena. PSEk ekimena babestu du. Bien bitartean, Bilduko zinegotziak abstenitu egin dira.

Talde politiko bakoitzeko ordezkari bat izango da ikerketa batzordean. Era berean, boto eskubiderik izango ez duen idazkari batek parte hartuko du.

Organoaren ekintzek izaera politikoa izango dute eta ez da Donostiako epaitegia egiten ari den ikerketaren menpe egongo, hau da, independentea izango da. Ustezko bi etxe-okupatzailek eta Josetxo Ibazetak dagoeneko deklaratu egin dute epaitegian, baita idazkariaren alabak ere.

Irailaren 24an

Madrilen bizi den adineko emakume baten etxebizitzan sartu zen gazteen talde bat irailaren 24an. Gertakaria ikertzen ari da epaitegia, eta baita Ibazetaren esku-hartzeaz dauden bertsio ezberdinak ere.

Aferan Udaleko Gobernuak izandako ekintzak "zalantzak" sortzen dituenez ikerketa batzordea abian jartzea justifikatu dute gaur bultzatzaileek. Gainera, gertakariek "alarma soziala" sortu zutela erantsi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea