Gizartea -

HILEKOA

Konpresak eta tanpoiak doan Ipar Euskal Herrian, unibertsitateko ikasleentzat

Martxotik aurrera, higiene produktu horiek banatzeko 1.500 gune jarriko dituzte Frantziako unibertsitateetan eta ikasle egoitzetan.

Tanpoiak eta kopa. Artxiboko argazkia: Agentziak
Tanpoiak eta kopa
Hilekorako produktuak doan banatuko dizkiete Ipar Euskal Herriko unibertsitate ikasleei

1:23

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Euskal Herriko unibertsitateko emakumezko ikasleek konpresak eta tanpoiak doan eskuratu ahal izango dituzte martxotik aurrera, emakumeen higienerako beste produktu batzuen artean, Emmanuel Macronen Gobernuak produktu horiek erosteko zailtasunak dituzten gazteei laguntzeko abiatu duen estrategiaren barruan.

"Gure helburua da (neguko) oporretatik bueltan 1.500 banaketa gune ikasle guztien eskura egotea", adierazi du Frederique Vidal Frantziako Goi Irakaskuntza ministroak.

"Onartezina da 2021. urtean jatearen eta babestu ahal izatearen artean aukeratu behar izatea", adierazi du. Duela gutxi argitaratutako ikerketa baten arabera, inkesta batean parte hartu duten 6.500 pertsonen % 13k aitortu dute higiene pertsonaleko produktuak edo premiazko beste produktu batzuk erostearen artean aukeratu behar izan dutela.

Frantziako Gobernuak abenduan iragarri zuenez, 2021eko aurrekontuetan bost milioi euro bideratuko ditu "hilekoaren pobreziari" aurre egiteko, aurreko urtean baino lau milioi euro gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Frantzia albisteak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Emmanuel Macron Gazteak azken ordukoa Frantziako Gobernua