Gizartea -

GERTAKARIAK

Madrilgo leherketa istripuz gertatu zela ondorioztatu eta kasua artxibatu dute

Urtarrilaren 20an hiriburuko Toledo kaleko parrokia-eraikinean izandako leherketa "gas naturalaren ihes baten ondorioz" izan zela ebatzi du epaitegiak.

Eraikina leherketaren ostean. Argazkia: EFE
Eraikina leherketaren ostean.
Eraikina leherketaren ostean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo 35 zenbakiko Instrukzio Epaitegiak artxibatu egin du urtarrilaren 20an Espainiako hiriburuko Toledo kaleko parrokia-eraikinean izandako leherketari buruzko ikerketa, istripua "gas naturalaren ihes baten ondorioz" izan zela iritzita.

Polizia Judizialaren aditu-txostena jaso eta beharrezko ikerketa-eginbideak egin ondoren, epaileak ondorioztatu du leherketaren "etiologia ustekabekoa" izan zela, "baina ezin izan da beste kausalitate bat argitu, gas naturalaren ihes batek eragin baitu leherketa, ihesaldi motel, etengabe eta luze baten ondorioz".

Poliziaren txostenaren arabera, ihesaldia eraikineko lehen galdararen eta horniduraren hartunearen artean gertatu zen, baina "irregulartasun administratiboek edo instalazioek" ez dute eraginik izan leherketan.

Leherketa urtarrilaren 20an izan zen, aipatutako kaleko 98. zenbakian, Madrilgo Artzapezpikutzaren eraikin batean. Lau pertsona hil ziren: Ruben Perez Ayala apaiza; David Santos, apaizaren laguna, eliztarra, eraikinera laguntzera joan zena berogailuak funtzionatzeari utzi eta gas usaina antzeman ondoren; Javier, aurreko eraikinean lan egiten zuen igeltsero bat, eta Stefko Ivanov, leherketak kalean harrapatu zuen herritarra.

Epaileak baztertu egin du apaizak eta eliztarrak egindako manipulazioak leherketa eragin izana; izan ere, "eraikinaren zorupea zulatu zuten ur-hausturak zeudela egiaztatu da, eta horrek eragin zuzena edo zeharkakoa izan zuen gas naturalaren hodietan eta hartunean".

Polizia Nazionalaren Brigada Probintzialaren txostenaren arabera, "ustekabeko etiologia" izan zen, "gas naturalaren hornikuntza-hodiaren eta harguneko giltzaren arteko deskonexioaren ondorioz", lursailean lur mugimenduak izan zirelako eta horrek konexioari eragin ziolako.

Madrilgo Udalak amaitutzat eman du larrialdiko jarduera, eta leherketa izan zen eraikinean segurtasun-neurriak hartu ondoren, garabiak kendu eta kalea ireki dute berriro.

Orain, Artzapezpikutzaren esku dago eraikinaren etorkizuna erabakitzea, baina oraindik aztertzen ari dira zaharberritu ala behera botako duten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Gas naturalari buruzko albisteak