Gizartea -

GERTAKARIAK

Gazte bat atxilotu dute Hernanin beste bati labana batekin eraso egiteagatik

Biktima ospitalera eraman behar izan zuten jostura-puntuak emateko. Atxilotua epailearen esku geratuko da egunean zehar.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 22 urteko gazte bat atxilotu zuen asteartean Hernanin, eztabaida batean beste bati labana batekin eraso egitea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gertakariak 23:00ak baino minutu batzuk lehenago hasi ziren. Ertzaintzaren Herritarren Babeserako patruila bati Hernaniko Florida auzora joateko eskatu zioten; izan ere, partikular baten arabera, gizon bati arma zuri batez eraso zioten.

Bertaratutako agenteek gizon bat aurkitu zuten espaloian etzanda, odoletan, izterrean ebaki bat eta azaleko zenbait ebaki zituela. Ustezko erasotzailea ere identifikatu zuten, oraindik aurreko espaloian zegoelako.

Biktimarekin harremanetan jarri ondoren, erasotzailea aspaldi ezagutzen zuela ondorioztatu zuten, eta kalean topatu zutenean eztabaidan hasi zirela. Une horretan, erasotzaileak labana batekin eraso zion.

Hori dela eta, ustezko erasotzailea atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten. Biktimak jostura-puntuak behar zituzten zauriak zituenez, ospitalera eraman zuten.

Atxilotuak polizia-aurrekariak ditu, eta Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku geratuko da egunean zehar.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak