Gizartea -

Gertakizuna

2.400 euro ostu dizkiote banketxetik atera berri zen gizon bati Bilbon

Bankutik ateratzean, bi emakumezko gerturatu zitzaizkion, eta ustezko elkarte batean izenean dirua eskatu zioten. Une horretan, poltsikoan zeramana lapurtu zioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak bi emakume atxilotu zituen atzo Bilbon, bankutik atera berri zen gizonezko bati gerturatu eta 2.400 euro ostea egotzita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Atzoko 12:40an, gizonezko bat bankutik atera zen San Inazion, eta bi emakumezko gerturatu zitzaizkion, gor-mutuen ustezko elkarte baten izenean sinadura eta diru eske. Gizonak bi euro eman zizkien, eta paper bat sinatu zuen, eskatu bezala.

Ondoren, okindegi batera joan zen, eta han ohartu zen poltsiko batean zeramatzan 2.400 euroak desagertu egin zirela.

Hori horrela, bi emakumezkoen bila joan zen, eta ikusi zituenean, korrika hasi ziren.

Azkenean, herritar batzuek geldierazi zituzten, Agirre Lehendakariaren kalean, eta ondoren Poliziak atxilotu egin zituen.

Atxilotutako emakumeek, 29 urtekoak biak, polizia aurrekariak dituzte, eta gaur goizean utzi dituzte epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea