Gizartea -
GERNIKAKO BONBARDAKETA
Japoniako telebista publiko bat dokumental bat grabatzen ari da Gernika-Lumon
Picassok 1937ko bonbardaketari buruz margotu zuen koadroaren aztarnei buruzko erreportajea grabatzen hasi da telebista katea.
EITB MEDIA
NHK BS Premiun Japoniako telebista kate publikoa (herrialdeko bigarren garrantzitsuena) Picassok 1937ko bonbardaketari buruz margotu zuen "Guernica" koadroaren aztarnei buruzko erreportajea grabatzen hasi da Gernika-Lumon.
Gernika-Lumoko Udalaren arabera, East Entertainment ekoiztetxea Pasealekuko babeslekua (bertako lau tuneletan babestu ziren herritarrak bonbardaketak iraun zuen bitartean) eta hiribilduko beste gune batzuk grabatzen ari da.
Dokumentala aurten emango dute Japonian, eta 1937ko apirilaren 26ko aire erasoaren testigantzak eskainiko dituzte.
Bertako arduradunek azaldu dutenez, Japoniako kanal honek izan ditzakeen 130 milioi ikusleek Picassoren obra "ikonikoa" ezagutzeko aukera izango dute Motoko Namba zuzentzen ari den lan honi esker.