Gizartea -

KORONABIRUSA

Honelakoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen txertaketa

Hezkuntzak lehentasuna emango die Haur Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko irakasleei.

Hurrengo taldea lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleak izango dira. Argazkia: EFE.
Irakasle bat Haur Hezkuntzako gela batean.
HHko eta Heziketa Bereziko 15.000 profesional txertatuko dituzte bihartik aurrera

1:47

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, Osakidetzak 6B taldeko pertsonak txertatuko ditu, eskola publikoan lan egiten duten 55 urtetik beherako irakasleak eta irakasle ez direnak, baldin eta maskara erabiltzen ez duten ikasleekin harremanetan badaude: Haur Hezkuntza, Hezkuntza Berezia, ikasgela egonkorrak eta jantokiko begiraleak.

Ondoren, itunpeko eskolako irakasleei, eskola pribatuari eta 0 eta 3 urte bitarteko etapan lan egiten duten langileei txertoa jarriko zaie (12.000 guztira), Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren arabera.

LSB-USO Hezkuntza Irakaskuntza Federazioak adierazi duenez, ikastetxeek dagoeneko egin dituzte egoera horretan dauden langileen zerrendak, eta bi ordutegitan deituko dituzte txertaketa-hitzordura, 08:00etatik 08:30era eta 16:30etik aurrera, Mutualiako zentroetan. Txertaketa guztiz borondatezkoa da.

Txertoa jasoko duen hurrengo taldea (6C) Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak izango dira.

6. taldeko langile guztiek (poliziak eta irakasleak) AstraZeneca txertoa jasoko dute.

Oraingoz, 55 urtetik gorako langileek ez dute txertoa jasoko, nahiz eta maskara erabiltzen ez duten ikasleekin harremanetan egon, LSB-USO sindikatuak salatu duenez.

Osasun Sailak zazpi txertaketa-talde ezarri ditu, pertsona ahulenei eta kutsatzeko arriskua dutenei dosiak inokulatzeko.

Arrisku-taldearen arabera emandako txertoak

Euskadiko zentro soziosanitarioetako egoiliarren eta profesionalen % 91,5i covid-19aren aurkako bigarren dosia jarri diete dagoeneko, eta ehuneko hori % 28,5era jaisten da Osakidetzako profesionalen kasuan, Osasun Sailaren datuen arabera.

Asteazkenera arte, Euskal Autonomia Erkidegoak koronabirusaren aurkako 195.560 txerto jaso ditu: Pfizerren 149.760, Modernaren 7.900 eta AstraZenecaren 37.900.

Bigarren dosia emateko gorde dituzte Pfizerren 22.236 txerto, Modernaren 2.950 eta AstraZenecaren 18.950; beraz, guztira 44.136 dosi erreserbatu dituzte. Aste honetan, Pfizerren 16.830 dosi, Modernaren 650 eta AstraZenecaren 10.000 banatu dituzte.

Osakidetzako profesionalek 119.320 txerto jarri dituzte orain arte: Pfizerren 112.652, Modernaren 4.749 eta AstraZenecaren 1.919. Guztira, 45.866 pertsona daude pandemiaren aurka immunizatuta txertoaren bigarren dosia jaso ostean (45.189ri Pfizerrena jarri diete eta 677ri Modernarena).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Hezkuntza Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea Irakasleen albisteak gaur