Gizartea -

Koronabirusa

Positiboak 60ko langatik behera kokatu dira berriro Nafarroan

Zehazki, 50 kutsatze atzeman dituzte, bezperan baino 32 gutxiago. Beherakadak murrizketa batzuen malgutzearekin egiten du bat.

Nafarroako Ospitaleko larrialdiak. Argazkia: EFE
Nafarroako Ospitaleko larrialdiak.
Nafarroako Ospitaleko larrialdiak. Argazkia: EFE

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirus kasuak 60ko langatik behera kokatu dira berriro Nafarroan. Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera, 50 positibo zenbatu zituzten atzo.

Zehazki, 1.573 proba diagnostiko (807 PCR y 766 antgeno) egin zituzten atzo (aurreko egunean baino 1.559 gutxiago), eta horietatik % 3,2 positibo izan ziren.

Bezperako datuekin alderatuta, 36 gutxiago dira. Duela astebeteko edo duela bi asteko datuekin erkatuta ere, jaitsiera izan da: 19 eta 50 kasu gutxiago, hurrenez hurren. Egoera epidemiologikoa hobetzeak murrizketa batzuen malgutzearekin egin du bat. Hala, ostalaritzaren barrualdea ireki dute, % 30eko gehienezko edukierarekin, eta bi bizikidetza unitate elkartu ahal dira eremu pribatuan.

77 urteko gizon bat hil zen ostegunean. Koronabirusak 1096 pertsona hil ditu Nafarroan dagoeneko. Bestalde, 51 087 pertsona kutsatu dira.

Atzo, 107 paziente ospitalean zeuden Foru Erkidegoan, aurreko egunean baino lau gutxiago, Foru Gobernuak jakitera eman duenez. Bi ospitaleratu berri izan ziren, horietako bat ZIUn.

Egoera herriz herri edo auzoz auzo aztertuta, Burlatan atzeman dituzte kasu gehien (sei), eta lau atzeman dituzte Lerinen eta Iruñeko Txantrea eta Donibane auzoetan.

Iruñean eta Iruñerrian positiboen % 66 baieztatu zituzten, eta Tuteran % 8. Lizarran, aldiz, ez zuten kasu berririk antzeman. Gainerako positiboak (% 26) beste eskualde batzuetan zenbatu ziren.

Adin tarteei dagokionez, 45 eta 59 arteko pertsonetan kutsatu berrien % 40 baieztatu dituzte, eta 15-29 adin tartean % 20.

Ondoren, zerrendan 30-44 adin tartea agertzen da, kasuen % 14arekin, eta 60-75 % 12 arekin. Azkenik, 15 urtez beherakoen positiboak % 10 dira, eta 75 urtetik gorakoak % 4.

Ospitaleetako egoerari dagokionez, esan bezala, 107 pertsona daude ospitaleetan (atzo baino lau gutxiago), horietatik 21 ZIUn daude (bat gehiago) eta beste 20 etxean (bi gutxiago). Gainerako 66 pazienteak ospitaletako logeletan daude (hiru gutxiago).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Medikuak Altsasu azken ordukoa Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur