Gizartea -

Zirkulazio-istripua

Gizon bat larri zauritu da Zeanurin, autoarekin errepidetik irtenda

Gizonezkoa helikopteroz eraman dute ospitalera, suhiltzaileek ibilgailutik atera ostean.

N.B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da ostiral honetan, gidatzen ari zen autoa errepidetik aterata. Istripua Zeanurin gertatu da, N-240 errepidean, Bilborako noranzkoan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Suhiltzaileek ibilgailutik atera behar izan dute gizona eta helikopteroz eraman dute ospitalera, larrialdi zerbitzuek bertan artatu ostean.

Ezbeharra 14:30ak aldera jazo da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zeanuri Trafiko-istripu hilgarriak