Gizartea -

Koronabirusa

Erresuma Batuko aldaerak 33 pertsona kutsatu ditu Santurtziko kirol zentro batean

Bestalde, otsaila erdialdean Barakaldoko gimnasio batean izandako agerraldiari dagokionez, dagoeneko 170 positibo zenbatu dira.

Gimnasio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Gimnasio bat. Artxiboko argazkia: EFE
Gimnasio bat. Artxiboko argazkia: EFE

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak covid agerraldi berri bat atzeman du Santurtziko (Bizkaia) kirol instalazio batean. Erresuma Batuko aldaerak gutxienez 33 pertsona kutsatu ditu jadanik.

Koldo Cambra Eusko Jaurlaritzako Osasun Publiko eta Adikzioen zuzendariordeak jakitera eman duenez, zentroko 291 erabiltzaileen artean baheketa egin dute, eta 33 positibo baieztatu dituzte. 500 biztanletik gora dituzten eta eremu gorrian dauden lau udalerrietako bat da Santurtzi.

Bestalde, otsaila erdialdean Barakaldoko gimnasio batean izandako agerraldiari dagokionez, 64 erabiltzaile kutsatzeaz gain, beste 106 positibo baieztatu dituzte harreman estuko pertsonen artean. Honenbestez, dagoeneko 170 positibo zenbatu dira.

"Prebentzio neurriak betetzearen garrantzia gogorarazteko moduko arrazoia da", esan du Cambrak.

170 dira dagoeneko Barakaldoko gimnasioko fokuarekin lotutako positiboak
170 dira dagoeneko Barakaldoko gimnasioko fokuarekin lotutako positiboak
170 dira dagoeneko Barakaldoko gimnasioko fokuarekin lotutako positiboak

1:42

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Santurtzi Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak