Gizartea -

Gasteizko aireportua

Forondak hegaldi komertzialak berreskuratu nahi ditu 2012rako

Aireportuan jardun dezaketen enpresen artean Irlandako Ryanair eta Hungariako Wizz Air.

Forondako aireportua. Eitb
Forondako aireportua. Eitb

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Forondako (Gasteiz) aireportuak 2012 hasierarako hegaldi komertzialak errekuperatzea du helburu, aurtengo otsailean bukatu baitziren mota horretako hegaldiak.

Hegaldi komertzialak berraktibatzeko erabakia Eusko Jaurlaritza, Udal, Arabako Diputazio eta Merkataritza-Ganberako kontseilariek hartu dute aho batez, hauek baitira Gasteizko Aireportu Internazionala promozionatzeko VIA elkarteko administrazioko arduradunak. Administrazio kontseiluak bidaiariak dituzten hegaldiak promozionatzea erabaki du, eta hurrengo urterako martxan jartzea espero da.

Oraingoz, elkarte honek ez du Forondan operatuko zuten konpainien ezta helmugen inguruko erabakirik hartu, nahiz eta iturriek aipatu bertan lan egiteaz interesatuta dauden enpresa batzuekin hizketan hasi direla. Aireportuan jardun dezaketen enpresen artean Irlandako Ryanair eta Hungariako Wizz Air daude.

Aire bidezko karga garraioa

Forondako aireportuak aire bidezko karga garraioarekin egiten du lan soilik, nahiz eta noizbehinka charter hegaldiak edota beste aireportu batzuetatik desbideratzen dituzten hegazkinak jaso.

VIAk ohar baten bidez azaldu duenez, administrazio kontseiluak eskura dituen mekanismo guztiak jarri ditu terminal hau garatzen jarraitzeko, bai bidaiariak bai salgaiak garraiatzeko. Gainera, hegaldi horiek "ahalik eta arinen eta ondoen" sustatzea erabaki dute "aho batez", bidaiarien hegaldiak 2012 urte hasierarako operatzen hasteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea