Gizartea -

Drogak

Bost gizon atxilotu dituzte Gueñesko marihuana plantazio batekin lotuta

Gazteek ustez droga-trafikoan aritzen zen erakunde kriminal bat osatzen zuten, eta pabiloi industrial batean 900 marihuana landare zituzten.

Gueñesko 'indoor' plantazioa. Argazkia: Ertzaintza
Gueñesko 'indoor' plantazioa.
Gueñesko 'indoor' plantazioa. Argazkia: Ertzaintza

EITB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 eta 34 urte bitarteko bost gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, ustez droga-trafikoan aritzen zen erakunde kriminal baten kide izateagatik. Operazioan 900 marihuana landare aurkitu dituzte Gueñesko (Bizkaia) pabiloi industrial batean.

Bost atxiloketak Lauki operazioaren barruan egin dituzte. Ostegunean burutu zuen Ertzaintzak, erakunde hori desegin zuenean. Ikerketa 2020ko abenduan hasi zen, Segurtasun sailak esan duenez.

Ikerketan zehar, Ertzaintzak baieztatu zuen bost gizon ustez pabiloia egokitzen eta landareak zaintzen zituztela.

Gueñesko industria-nabean marihuana barruan hazteko "bikain prestatutako" instalazio bat topatu dute, "heltze egoera aurreratuan eta berehala biltzeko prest" zeuden 900 landarerekin.

Laboratze elementuez gain, Ertzaintzak aire konprimatuko karabina bat eta itxurazko pistola bat konfiskatu dituzte.

Sistema osoa mantentzeko energia gertuko erregistro elektriko batetik hartzen zuten, legez kontra.

Segurtasun sailak esan duenez, bost atxilotuak epailearen aurrean geratuko dira gaur.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Drogak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gueñes Enkartazioak