Gizartea -

ERASOA

Euskotreneko zaintzaile bati eraso egin diote Ermuan, maskara janzteko eskatzeagatik

Ertzaintzak ikerketa abiatu du ostiral goizean Ermuko geltokian gertatutakoa argitzeko. Antza denez, gazte batzuk eraso egin zioten zaintzaileari, maskara ez zeramatelako kargu hartu zielako.

IErasoa jasan duen zaindariaren irudia. Argazkia: ELA
Erasoa jasan duen zaindariaren irudia.
IErasoa jasan duen zaindariaren irudia. Argazkia: ELA

E. J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du ostiral goizean Ermuan gertatutako eraso bat argitzeko. Antza denez, Euskotreneko zaindari bati jipoia eman zioten bost gaztek maskara jantzita ez zeramatelako kargu hartu zienean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EITB Mediari baieztatu dionez.

Langileak azaldu duenez, errieta egin zien musukoa jantzita ez eramateagatik eta horiek kolpeka erantzun zuten. 08:30 aldera gertatu zen erasoa.

Biktimak kolpatua du gorputz osoa eta osasun arreta jaso behar izan zuen, baina, zorionez, ez dira lesio larriak.

ELAk baliabide gehiago eskatu ditu. Besteak beste, binaka lan egitea eskatu du sindikatuak eta ez orain arte bezala, bakarka.

Ikerketa zabalik dago, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Ermua Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskotren Koronabirusa Gazteak Maskarak