Gizartea -

Istiluak Erregeen desfilean

Erregetako desfilean goxoki batez eraso izana barkatu diote Baltasarri

Epaileak uste du lehenengo "maiestatearen jatorria" zehaztu beharko litzatekeela. "Ekialdetik datorrela badakigu, baina 2.000 urte daramazkigu bere herrialdearen identitatea jakin nahiean".

maestropositores.com webetik ateratako argazkia.
maestropositores.com webetik ateratako argazkia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bere burua Baltasar erregearen zale hartzen duen epaile batek honen kontrako salaketa bat artxibatu berri du. Salaketa horretan, hiritar batek Baltasarren kontra egitea erabaki zuen, honek goxoki bat bota baitzion desfilean zehar. Salaketa agiritegian gordetzeko arrazoietako bat epailearen jurisdikzio falta da, honek ez baitaki "salatutakoaren jatorria".

Artxibatze-autoan, Huelvako 4. Epaitegiko Javier Perez Minaya epaileak Baltasar Erregea epaitzeko abstentzio kausaren existentzia egon daitekeela ohartarazi du, "salatuaren eta salatzailearen artean harremana egon daitekeen zehatz jakin gabe, ukaezina delako, Gaspar eta Meltxorrerekin batera, salatzaileak oroimena duenetik hauek eginiko opariek erlazio berezi bat sortarazi dutela".

Hori dela eta, lehenengoz eta behin "maiestatearen jatorria" zehaztu beharko litzatekeela uste du epaileak, "zeren eta ekialdetik datorrela badakigu, baina 2.000 urte daramazkigu bere herrialdearen jatorria zehaztu nahiean". Horregaitik, soilik bere nortasuna jakinda epaitu ahal izango zitzaion, Nazioarteko Eskubide arauei jarraituz.

"Baimendutako arriskua"

Horrez gain,epaileak uste du Erregeen desfilea bezalako gertakari publiko batean parte hartzeak horrek dakartzan arriskuak onartzea dakarrela, eta horrek edozein zigor-erantzunkizun baliogabetzen duela.

Horren harira, pentsaezina ikusten du "Erregeen desfile batean karroza guztietatik goxokirik ez botatzea", eta Ihauterietan mozorro gabe joatearekin alderatu du

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea