Gizartea -

GIPUZKOA

Sute batek pabilioi bat kiskali du Oiartzungo Ugaldetxo industrialdean

Suak plastikoa ekoizteko enpresa bat erre du eta lau langile artatu behar izan dituzte, kea arnastu dutelako. Inguruko beste enpresa batzuetan ere izan dira kalteak.

Suhiltzaileak garrak erabat itzaltzeko lanean ari dira. Argazkia: EFE
Suhiltzaileak garrak erabat itzaltzeko lanean ari dira.
Suhiltzaileak garrak erabat itzaltzeko lanean ari dira. Argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute handi batek pabilioi bat kiskali du Oiartzungo Ugaldetxo industria-gunean, eta lau langile bertan artatu behar izan dituzte, kea arnasteagatik.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, sua 13:30 inguruan piztu da Aislamientos Arellano enpresan, eta 15:30ak aldera hartu dute kontrolpean. Hala ere, suhiltzaileek lanean segitzen dute garrak erabat itzali arte.  

Suak pabilioia suntsitu du eta inguruan dauden beste enpresa batzuetan kalteak eragin ditu, baita ondoan aparkatuta zeuden zenbait ibilgailutan ere.

Sutearen ondorioz eraikina jendez hustu dute eta lau langile kea arnasteagatik artatu behar izan dituzte, ospitalera eramatea beharrezkoa izan ez bada ere.

Sutea ikaragarria izan da eta ke handia eragin du, hainbat kilometrotatik ikusi zitekeen.  

Ezbeharraren tokira suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoak eta larrialdi zerbitzuetako osasun langileak bertaratu dira.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Suteak Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Oiartzun Albisteak Suhiltzaileak