Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Hiru gizonezko atxilotu dituzte, genero-indarkeria leporatuta
Bikotekideei eraso egitea eta urruntzeko aginduak urratzea egotzi dizkiete. Donostian, Bilbon eta Sestaon egin dituzte atxiloketok.
Erredakzioa
Ertzaintzak hiru gizonezko atxilotu ditu azken orduetan Donostian, Bilbon eta Sestaon, genero-indarkeria leporatuta. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, urruntzeko agindua urratzea egotzi die atxilotuetako biri, eta bere bikotekideari eraso egitea leporatu dio hirugarrenari.
Ostegunean egin zuten lehen atxiloketa, Donostian. Ertzaintzak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, urruntzeko agindua urratzea egotzita. Bigarren atxiloketa Hernanin egin zuten. Bikotekidearengandik urruntzeko agindua zeukan 46 urteko gizonezko bat alde egiten saiatu zen, eta, ihesaldi labur baten ondoren, Ertzaintzak atzeman egin zuen.
Sestaon egin dute hirugarren atxiloketa, ostiral goizaldean. Eraso fisikoak eta mehatxuak salatu zituen emakume batek komisarian, eta, handik gutxira, Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen, genero-indarkeria leporatuta.