Publizitatea
Itxi

2021/03/05

13:05

Gizartea

Genero arrakala

Etxeko lanen ardura hartzen duten emakumeen portzentajea, gizonenaren bikoitza

E. L. | EiTB Media

Gainera, emakumeen % 18,1 ezkonlagunak edo bikotekideak etxean eskaintzen duen lankidetzarekin "ez daude batere gustura".

  • Zaintza lanen ardura hartzen duten emakumeen portzentajea, gizonenaren bikoitza. Irudia: Pixabay

    Zaintza lanen ardura hartzen duten emakumeen portzentajea, gizonenaren bikoitza. Irudia: Pixabay

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Emakumeek zaintza eta etxeko lanen % 67,2 egiten dituzte Euskadin, gizonezkoen portzentajea bikoiztuz, izan ere, gizonen lan domestikoa % 32,8 baino ez da. Gainera, 2013ko datuekin alderatuta, puntu erdi gora egin du emakumeen portzentajeak.

Emakumeen % 18,1 ezkonlagunak edo bikotekideak etxean eskaintzen duen lankidetzarekin "ez daude batere gustura"; gizonen kasuan portzentajea % 4,3ra murrizten da, Eustaten arabera.

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Eustatek estatistika informazio esanguratsua bildu du genero ikuspegitik etxeko lan, lan merkatu eta trebakuntza akademikoaren esparruetan, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun arloan datuak ezagutzera emateko helburuarekin.

Eustatek egindako lanaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan lan domestikoa batez ere femeninoa da. Gizonek egindako etxeko lana bikoiztu zuten emakumeek 2018an.

Etxe barruan, lan domestikoaren % 67,3 emakumeek egiten dute, gizonek % 32,8 baino ez. Gainera, aztertutako aurreko epearekin alderatuta, ehunekoak pixka bat gora egin du; izan ere, 2013an % 66,7koa izan zen.

Gauzak horrela, emakumeek haurren, adinekoen eta gaixoen hezkuntza eta zaintza lanen % 65 hartzen dituzte; etxeko lanen kasuan, arroparekin (erosi, garbitu edo lisatu) zerikusia duten jardueren % 83, janariarekin lotutako (planifikatu, erosi, prestatu eta harrikoa egin) arduren % 69 eta etxearekin zerikusia (erosi, alokairua, garbitu, konpondu eta altzariz jantzi) duten % 62.

Etxeko lanen banaketari dagokionez, hamar gizonetik bederatzik (% 89) bi ordu edo gutxiago eskaini zizkioten lan domestikoari 2019an; hamar emakumetik ia hiruk (% 27,5), ostera, hiru ordu edo gehiago.

Zaintza

Etxetik kanpo lan egiten duten eta 15 urtetik beherako seme-alabak dituzten emakumeek batez beste gizonezkoek baino 1,4 ordu gehiago ematen dituzte haiek zaintzen, egoera berdinean (4,7 eta 3,3 ordu, hurrenez hurren).

Emakumeen % 50,6k adingabeak zaintzeko bost ordu edo gehiago eskaintzen dituzte egunean; aldiz, gizonezkoen% 24,6k. Gizonen % 42k bi ordu edo gutxiago ematen dituzte seme-alabak zaintzen.

Era berean, menpeko pertsonak zaintzen batez beste gizonek baino ia ordubete gehiago ematen dute emakumeek (2,3 eta 1,5 ordu, hurrenez hurren).

Hain zuzen ere, lan domestikoaren banaketan gertatzen den desoreka honen ondorioz, emakumeen % 18,1 ezkonlagunak edo bikotekideak etxean eskaintzen duen lankidetzarekin “ez daude batere gustura”. Gizonen kasuan, portzentajea % 4,3koa da.

Gizonezkoen ehuneko handi bat, aldiz, “oso gustura” dago bikotekidearen lankidetzarekin (% 74,8). “Oso gustura” dauden emakumeen portzentajea % 44,6koa da. Etxeko lanei eskainitako denborarekin “oso gustura” dauden gizonezkoak % 47,8 dira, eta emakumeen ehunekoa antzekoa da (% 45,7).

Lan domestikoa, BPGren % 18,6

Bestalde, ordainsaririk gabe emakumeek egindako lan domestikoa BPGren % 18,6 litzatekeela nabarmendu du Eustatek, gizonezkoen pisu ekonomikoa bikoiztuz (% 9,1).

Lan merkatuari dagokionez, ordutegi jarraituan lanean ari diren emakumeak % 60,5 dira. Gizonen kasuan % 50, 3 dira.

Gainera, emakumezkoen artean, % 17,7k beti asteburutan egiten du lan. Gizonen % 16,6 gauez ari da lanean, eta emakumeen kasuan % 9,8.

Sektoreka, etxetik kanpo ere hezkuntzan gehienak emakumeak dira, baita zaintzan ere. 2020an, hezkuntza sektorean 49.414 ari ziren lanean, eta 23.785 gizon. Osasun sektorean eta gizarte zerbitzuetan 22.363 gizon ari ziren lanean, eta 73.848 emakume.

Industria sektorea, aldiz, “maskulinoa da argi eta garbi”. Horrela, manufaktura-industrian 138.529 gizon dira behargin, eta soilik 36.203 emakume.

Azkenik, 2019an zuzendaritza karguak zituzten emakumeak (% 34,23) oso gutxi ziren, gizonekin alderatuta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;