Gizartea -

Koronabirusa

EAEn positibo berrien % 50 dira aldaera britainiarrarenak

Gainera, aldaera hegoafrikarreko bi kasu eta brasildarreko bat atzeman dituzte, baina "oso ongi" identifikatu omen dute horien jatorria "erkidegotik kanpo".

Jendea kalean. Argazkia: EiTB
Jendea kalean. Argazkia: EiTB
Jendea kalean. Argazkia: EiTB

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak esan du aldaera britainiarrarekin kutsatzen direla kasu berrien % 50 inguru EAEn, eta oraingoz Hego Afrikako aldaeraren bi kasu atzeman dituztela; eta Brasilgoarena, bat. 

Sailburuak agerraldia egin du Iñigo Urkullu lehendakariarekin batera, LABIren batzarraren ostean.

Osasun arduradunak zehaztu du, datu horiek eskuartean, "gainerako erkidegoen batez bestekoaren barruan" dagoela, % 20tik % 80ra artean kokatzen baita portzentajea Estatuko gainerako erkidegoetan.

Brasilgo aldaerari dagokionez, sekuentziazio teknikarekin kasu bat baieztatu dute, baina beste kasu susmagarri bat ere badago. Hego Afrikakoaren kasuan, bi kutsatu daudela berretsi du.

Sagarduik argitu du, bai Hegoa Afrikakoaren bai Brasilgoaren kasuetan, "oso ongi" identifikatuta dagoela jatorria "erkidegotik kanpo".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak