Publizitatea
Itxi

2021/03/05

21:21

Gizartea

Koronabirusa

Eskola kiroleko entrenamenduak udalerri guztietan egin ahalko dira

EITB MEDIA

Eremu gorrian dauden udalerriei murrizketa bereziak ezartzeko irizpidea bertan behera utzi du LABIk, eta, ondorioz, eskola kiroleko entrenamenduak baimendu ditu.

  • Futbol entrenamendu bat.

    Futbol entrenamendu bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

LABIren aholku batzordeak koronabirusari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak ezarritako dekretuan aldaketak egitea erabaki du eta, besteak beste, eskola kiroleko entrenamenduak udalerri guztietan egitea baimendu du.  

Iñigo Urkullu lehendakariak azaldu duenez, 100.000 biztanleko 500 kasutik gorako intzidentzia-tasa metatua duten herrietan murrizketa bereziak ezartzeko irizpidea ezabatzea erabaki dute. Orain arte, "eremu gorrian" zeuden udalerrietan murrizketa bereziak ezartzen zituzten, tartea eskola kirola debekatzea.

Datorren martxoaren 9tik aurrera, baina, baldintza hori ez da indarrean egongo eta eskola kiroleko entrenamenduak herri guztietan egin ahalko dira. Lehiaketak antolatzea, berriz, aurrerantzean ere galarazita egongo da.

Entrenamenduak gehienez seiko taldeetan egin beharko dira eta talde horietako kideak ezingo dira nahasi. Halaber, debekatuta egon da aldagelak erabiltzea.

  

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;