Gizartea -
Milioi bat euro
Loteria Nazionaleko lehen saria egokitu da Gasteizen
Zenbakiko 50.000 euroko hirugarren sari bat Nafarroako Barañain herrian saldu da.
Erredakzioa
Abenduko Loteria Nazionaleko zozketa bereziko lehen saria Gasteizko 17. administrazioan saldu da. 92.071 zenbakiari milioi bat euro egokitu zaizkio.
Bigarren saria (23.373), zenbakiko 250.000 eurokoa, Madrilen, Tenerifeko La Laguna hirian eta Valentziako Manuel herrian saldu da.
Hirugarren saria, 28.963, Bartzelonan, Kordoban, Valentzian, Valladolideko Zaratan herrian eta Nafarroako Barañain herrian saldu da. Zenbakiko 50.000 euroko saria da azken hau.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea