Gizartea -
Ostiraletik
Sei pertsona hil dira errepideetan, 'zubia'ren hasieran
Istripuak ostiraleko gauerditik larunbateko 20:00etara bitartean izan dira. Halaber, lau zauritu larri eragin dituzte.
Erredakzioa
Larunbatean izandako bost istripu mortalek sei hildako utzi dituzte, Konstituzioko “zubia”ren hasieran, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak jakitera eman duenez.
Istripuak ostiraleko gauerditik larunbateko 20:00etara bitartean izan dira. Halaber, lau zauritu larri eragin dituzte, eta beste bi zauri arinekin. Ez zen istripu mortalik izan ostiralean, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak ezarritako operatibo bereziaren hasieran, “zubia” dela eta.
Operatiboaren lehenengo faseak asteburu hau hartzen du, bigarrena, aldiz, asteazkenaren eta ostegunaren artean izango da. Trafikok aurreikusi duenez, auto-gidari gehienak igandean itzuliko dira, nahiz eta hiri handienetan operatiboaren erdialdean irteera eta sarrera gehiago izan.
Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren dispositibo honetan, Guardia Zibileko 10.000 agente baino gehiagok parte hartuko dute eta 600 pertsona adituk. Gainera, 1.000 telebista-kamara jarriko dituzte, besteak beste.