Gizartea -
Bizilagunek atxiki dute
Gizon bat atxilotu dute Leioan, neskatila bati sexu-erasoa egiteagatik
Ustez 10 urteko neskato bati sexu-erasoak egin zizkion larunbat honetan Leioako trasteleku batzuetan. Atxilotuak bortxaketa eta genero indarkeria aurrekariak zituen.
Erredakzioa
Larunbat honetan Leioan (Bizkaia) 10 urteko neskato bat ustez bortxatzen saiatzeagatik atxilotutako 45 urteko gizonezkoa epailearen aurrera eramango dute astelehenean. Atxilotuak aurrekari penalak zituen indarkeria matxistagarik eta 1993an urtebetez kartzelan egon zen bortxaketa delitu batengatik.
Herrizaingo Sailak azaldu duenez, larunbatean gertatu zen erasoa, 20.00ak inguruan, gizonezkoa etxebizitza batera sartu, neskatoa hartu eta trastelekura eraman zuenean.
Gaztea inondik inora azaltzen ez zela ikusita, bizilagunak bila hasi ziren eta eskaileretatik jaisten ikusi zuten gizonezkoa. Honek labain bat zeraman eskuan, hala ere bizilagunen artean hartzea lortu zuten.
Minutu batzuk beranduago Ertzaintza eta udaltzainak iritsi ziren eta gizona atxilotu zuten. Labainarekin bizilagunak erasotzea saiatu zen, eta azkenean erasotzaileak toraxean zauri bat egin zuen.
Herrizaingo sailak esan duenez, atxilotuaren asmoa ez zen adin txikiko neska hartzea, sexu-erasoa baizik. Aurrekari penalak ditu eta 1993an kartzelan egon zen indarkeria matxistagatik eta bortxakeriagatik.