Gizartea -
Astelehenetik aurrera ikusgai
34 politikari agertzen diren 417.000 euroko koadroa erosi du Senatuak
Espainiako historiako 34 protagonista azaltzen diren koadro erraldoi bat da.
Erredakzioa
Astelehenetik aurrera, Senatuan koadro berri bat egongo da, Espainiako historiako parte diren 34 politikari irudikatzen dituen margolan erraldoi bat. 2007an eskatu zioten lana Hernan Cortesi, lehen hauteskunde demokratikoen 30. urteurrena ospatzeko.
Espainiak trantsiziotik izan dituen bost presidenteak azaltzen dira koadroan, Adolfo Suarezetik Jose Luis Rodriguez Zapaterora. Sentuaren zortzi presidenteak ere egongo dira margolanean.
Hauekin, beste 21 senatari azalduko dira, besteak beste, Camilo Jose Cela, Fernando Abril Martorell, Rodolfo Martin Villa, Landelino Lavilla, Torcuato Fernandez Miranda, Marcelino Oreja eta Fernando Moran.
Hamargarren legegintzaldiaren hasierarekin batera estreinatuko da lana. 2007an eskatu zuten eta urte horretako aurrekontuetatik 417.000 euro gorde zituzten amaituta zegoenerako.