Gizartea -

TRAFIKOA

Gizon bat larri zauritu da N-102 errepidean, Gasteizen, furgoneta batek harrapatuta

Ezbeharra astelehen eguerdian gertatu da, 346,7 kilometroan, Gasteizko irteeran, Madrilerako noranzkoan. Gizona Santiago Ospitalera eraman dute.

N. B. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da N-102 errepidean, Gasteizen, auto batek harrapatuta.

Ezbeharra astelehen eguerdian gertatu da, 346,7 kilometroan, Gasteizko irteeran, Madrilerako noranzkoan.

Ordu horretan, furgoneta batek gizona harrapatu du, eta larri zauritu da. Ondorioz, anbulantzian eraman dute Gasteizko Santiago Ospitalera, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Ertzaintza Araba Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Trafiko-istripu hilgarriak