2021/03/09
11:16
Gizartea
TRAFIKO ISTRIPUA
Pertsona bat larri zauritu da bi ibilgailuren arteko talkan, Txorierriko igarobidean
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Auto-ilara luzeak sortu dira, baina 09: 15erako zirkulazioa berrezarri dute, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.


Pertsona bat larri zauritu da zisterna kamioi batek eta auto batek gaur goizean Txorierriko igarobidean izan duten istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Auto-ilara luzeak sortu badira ere, 09:15ean zirkulazioa berrezarri dute, EITB Mediak jakin duenez.
07:05 aldera gertatu da ezbeharra, Lezama parean, Erletxetara bidean.
Autoko gidaria larri zauritu da eta Gurutzetako ospitalera eraman dute.
N-637 errepideko bi errei itxi dituzte, eta, ondorioz, 5 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira. Dena dela, 09:15ean zirkulazioa berrezarri dute, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.