Gizartea -

TXERTAKETA

EAEko ikastetxeetako 16.700 langilek badute txertatzeko hitzordua

Astelehenera arteko epea dute profesionalek hitzordua eskatzeko.

EAEko ikastetxeetako langileek txertoa hartzeko hitzordua eskatu ahal izango dute. Argazkia: pixabay
EAEko ikastetxeetako langileek txertoa hartzeko hitzordua eskatu ahal izango dute
Hezkuntzako langileek Osakidetzeko webgunean eska dezakete hitzordua txertoa jasotzeko

1:34

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako 16.700 langilek txertoa jartzeko hitzordua hartu dute asteazken honetan Osakidetzako webgunearen bidez. 2.183 pertsonak gaurko eskatu dute zita.

Osakidetza gaur hasi da covid-19aren aurkako txertoa jasotzeko hitzorduak ematen hezkuntza arloan, bai Hezkuntza Publikoan, bai itunpekoan. Hitzorduak Osakidetzako web orrialdean eskatu daitezke datorren martxoaren 15a bitarte, eta ikastetxeetako jantokian, sukaldean, garbiketan, atezain lanetan, administrazioan eta garraioan aritzen direnek ere txanda hartu dezakete. Guztira 35.000 langile inguru dira.

55 urte edo gutxiago dutenek eta azken 6 hilabeteetan koronabirusa pasatu ez dutenek soilik hartu dezakete hitzordua, AstraZenecaren txertoa erabiliko baitute.

Hitzordua hartzeko epea, gaurtik astelehenera arte egongo da zabalik eta txanda eskatzeko, nahikoa da Osakidetzak SMS bidez hezkuntza-langileei bidali dien estekan klik egitea. Mezu hori jaso ezean, zuzenean sar daiteke Aurretiko-zita zerbitzuan, Osakidetzaren web-orriaren eta aplikazioaren bidez.

Lasaitasunerako deia egin du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak; izan ere, guztiek jasoko dute euren txerto dosia. Sistema berriarekin lehen orduan zenbait arazo izan badira ere, sailburuak esan du berehala konpondu direla. Antza, uneren batean motel joan da web-orria, jende asko aldi berean sartu baita.

Aste honetan, bestalde, honako hauekin hasiko da txertaketa prozesua:

- Bilboko eta Pasaiako portuko profesionalak- Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko profesionalak- Fisioterapeutak- Osasun Publikoko laborategietako pertsonala- Unibertsitateaz kanpoko irakasleak.- Gazteen justizia-zentroetako langileak- Psikologiako profesionalak- Podologiako profesionalak- Optometristak- Albaitariak- Hortz-protesigileak- Arrantzaleak- Aterpetxeetako profesionalak- Edo iragaitzazko migratzaileen eta errefuxiatuen harrera-zentroetako profesionalak

Halaber, honako talde hauentzat txertaketa prestatzen ari dira:

- Garraio publikoko pertsonala- Etxeetan arreta ematen duten udaletako gizarte-langileak.- Supermerkatuetako kutxetako pertsonala.- Eta presoak

Txerto horiek dosiak jaso ahala emango dira. Sailburuak azaldu duenez, Pfizer eta Modernaren txertoekin alderatuta, AstraZenecaren txertoaren bigarren dosia jasotzeko epea luzea da: 3 hilabetekoa.

Bien bitartean, adineko pertsonen txertaketak aurrera darrai. 90 urtetik gorako 23.491 pertsonak jaso dute dagoeneko txertoa , eta horietatik 1.568 lagunek etxean jaso dute.

Aste honetan 80 urtetik gorako pertsonak txertatzen hasiko dira; Osakidetzak telefonoz deituko die hitzordua eskaintzeko eta dosiak nola eta noiz emango zaizkien zehazteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Osakidetza Zer gertatu da Bizkaian? Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Zientzia Hezkuntzako albisteak 2024 Osasunari buruzko albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza albisteak Sendagaiak Txertoak albisteak Donostia Unibertsitate Ospitalea Txagorritxu Ospitalea albisteak COVID kasuak Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak