Publizitatea
Itxi

2021/03/09

18:41

Gizartea

Heriotza

Pepe Rei ikerketa kazetaria hil da

agentziak | eitb media

Gipuzkoako enpresariekin eta Intxaurrondoko kuartelarekin lotutako droga-trafikoaren inguruan egindako ikerketengatik egin zen bereziki ezagun 'Egin' egunkarian.

  • Pepe Rei kazetaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

    Pepe Rei kazetaria, artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pepe Rei ikerketa kazetaria hil da gaur 73 urte zituela, 2002an izan zuen auto-istripu baten ondorioz osasunez makal egon ostean, Naiz.eus-ek jakitera eman duenez.

Epaitegiek 1998an itxi zuten Egin egunkariko ikerketa atalean egin zen ezagun, eta, ondoren, Ardi Beltzaren zuzendari izan zen. ETAri laguntzea leporatuta auzipetu zuten, baina sekula ez zuten zigortu horregatik.

Kazetari lanaz gain, Reik liburuak idatzi zituen: El Jesuita, La cloaca vasca eta La red Galindo.

Auzitegi Gorenak kazetaria eta Txalaparta zigortu zituen azken horregatik, eta bost milioi pezetako kalte-ordaina eman behar izan zioten Enrique Rodriguez Galindo jeneralari ohore eskubidea urratzeagatik.

Pepe Rei Galizian jaio zen 1947an, eta bertan hasi zuen bere kazetari ibilbidea, 70ko hamarkadan Euskal Herrira etorri zen arte.

Besteak beste, Madrilgo Diario Yan, La Voz de Españan, El Periodico de Cataluñan, Interviun eta La Voz de Euskadin aritu zen lanean.

Lehenengo ikerketa lanetan EAJren ustezko irregulartasunak salatu zituen, baita enpresario batzuek, Intxaurrondoko guardia zibilen laguntzarekin, Gipuzkoan osatu zuten droga-trafiko sarea ere.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;