Gizartea -
Koronabirusaren semaforoa
Gero eta udalerri gehiago daude eremu berdean, batez ere Gipuzkoan
Hala ere, eremu berdean egon ondoren, Villabona kolore horira pasatu da.
A. S | EITB MEDIA
Arabako datuei dagokienez, ez dago udalerri gorririk, ezta laranjarik ere. Gasteiz horiz dago, Agurain eta Laudio bezala. Amurrio, berriz, berdez.
Bizkaian, Derio da udalerri gorri bakarra.
Gune laranjan, aldiz, hauek daude: Emua, Gueñes, Mungia eta Santurtzi.
Horian, berriz, hauek daude: Abadiño, Abanto, Arrigorriaga, Balmaseda, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbao, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gorliz, Leioa, Lekeitio, Markina-Xemein, Muskiz, Ondarroa, Ortuella, Portugalete, Sestao, Sopela, Valle de Trapaga eta Zalla.
Gipuzkoan, gune gorrian, astinduenean, daude Aretxabaleta eta Lazkao.
Eremu laranjan honakoak daude: Arrasate, Beasain, Eibar, Oñati eta Tolosa.
Gune horian, berriz, beste hauek ditugu: Andoain, Azkoitia, Azpeitia, Bergara, Deba, Donostia, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Legazpi, Orio, Ordizia, Pasaia, Urnieta, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
Kolore berdean duten herriak dira: Astigarraga, Lasarte-Oria, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Urnieta eta Usurbil.
Jaurlaritzak Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatu ditu EAEko udalerriak.
Zehazki, semaforo horrek kolore berdea, laranja, horia edo gorria erabiliz sailkatzen ditu 5.000 biztanletik gorako udalerriak, azken bi asteetan hautemandako koronabirus kasu berrien arabera. Zehazki, koloreak honela erabiltzen dira: