Publizitatea
Itxi

2021/03/11

11:41

Gizartea

Mugikortasuna

Muga inguruan bizi diren herritarrentzat salbuespenak ezartzea proposatu du Nafarroak

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko hainbat pasabide itxita egoteak inguru horretako bizilagunei ekarri dizkien arazoez ohartarazi dio Foru Gobernuak Pirinio Atlantikoetako Prefeturari.

  • Biriatuko pasabidea. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

    Biriatuko pasabidea. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Muga inguruan bizi diren herritarren artean salbuespenak ezartzea proposatu dio Nafarroako Gobernuak Frantziakoari, eta agintariek egoera aztertzeko konpromisoa hartu dute, herritarrek bizi dituzten arazoei irtenbidea bilatze aldera.

Sergio Perez Garcia Kanpo Ekintzaren zuzendari nagusiak Eric Spitz Pirinio Atlantikoak departamenduko prefetari galdegin dio kontuan izan dezala Frantziak Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko hainbat muga ixtea erabaki izanak arazoak eragin dituela herritarren artean. Horregatik, salbuespenak jartzeko proposamena egin dio.

Foru Gobernuak jakitera eman duenez, terrorismoaren aurkako neurriak tarteko hartu zuten pasabideak ixteko erabakia, eta horrek eragina izan du lan edo familia kontuengatik muga igaro behar duten pertsonen artean. Gainera, alde bateko eta besteko agintarien artean martxan jarritako proiektuak ere zaildu omen ditu.

Prefetak, bere aldetik, azaldu du zer dela eta erabaki zuten pasabideak ixtea, eta, horren hitzetan, epe laburrean irekiko dituzte berriro. Halere, herritarrei eragindako arazoak konpontzeko asmoa erakutsi du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;