Gizartea -

Salaketa

Nafarroan hasi eta Gipuzkoa eta Lapurdira zabaldutako sutea ikertuko du Fiskaltzak

Eguzki talde ekologistak jarritako salaketaren eta Foru Aldundiak egindako txosten baten harira, Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa abiatuko du suteak nahita piztu ote zituzten jakiteko.

Nafarroan hasi eta Gipuzkoa eta Lapurdira zabaldutako sutea ikertuko du Fiskaltzak. Argazkia: EFE
Nafarroan hasi eta Gipuzkoa eta Lapurdira zabaldutako sutea ikertuko du Fiskaltzak
Nafarroan hasi eta Gipuzkoa eta Lapurdira zabaldutako sutea ikertuko du Fiskaltzak. Argazkia: EFE

EiTB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otsailaren 20an eta 21ean Gipuzkoa, Lapurdi eta Nafarroa artean 1.800 hektarea kiskali zituen sutea ikertuko du Fiskaltzak.

Eguzki talde ekologistak jarritako salaketaren eta Foru Aldundiak egindako txosten baten harira, Gipuzkoako Fiskaltzak ikerketa abiatzeko erabakia hartu du, sutea nahita piztu zuten ala ez jakiteko.

Eguzkik ohar batean argitu duenez, "hainbat alkatek eta kargu publikok esan zuten bezala, froga asko daude ia 2.000 hektarea erre zituzten suteak nahita piztu zituztela ondorioztatzeko".

Ipar Euskal Herrian kalteak jasan zituzten udalerriek ere "bide penala hasi dute", talde horrek jakinarazi duenez. Eguzkiren arabera, kaltetutako inguru guztiak naturagune publikoak dira eta abeltzaintzarako erabiltzen dituzte. "Ildo zehatz horretan oinarrituta has dezakete ikerketa", adierazi dute oharrean.

Sute horiek biodibertsitatean eragindako kaltea izugarria dela berretsi ostean, Eguzkik gogora ekarri du zein izan diren suak gehien kaltetu dituen inguruak: Larrun eta Xoldokogainako, Bidasoa ibaiko eta Aiako Harriko mendiguneak, hain zuzen ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Nafarroa Iparraldea Suteak Baionako bideoak Biarritz Maule albisteak Donibane Garazi argazkiak Hendaia Gizartea Eguneko albisteak Hondamendi naturalak Albisteak Zuberoa albisteak Lapurdi Nafarroa Behereko berriak