Gizartea -
Tuterako taberna batean
Gizon bat hil da, Tuteran jipoi bat jaso eta astebetera
51 urteko gizonezko bat hil da, orain astebete Tuterako taberna batean jipoi bat jaso ostean. Nafarroako ospitalean egon da ordutik, eta azkenean, hil egin da.
Erredakzioa
Hugo M.M, 51 urteko Ekuadorreko gizonezkoa hil egin da orain astebete Tuterako taberna batean jipoi bat jaso ostean.
Azaroaren 27ko gauean gertatu zen ezbeharra. Beste lagun batekin zegoen Tuterako taberna batean eta ustezko erasotzaileekin liskarrean hasi ziren. Kalera atera eta orduan, hainbat kolpe eman zizikoten egur batekin. Horietako kolpe batzuk buruan izan ziren eta zauri larriak eragin zizkioten.
Hainbat lekukok emandako informazioaren arabera atxilotu zituzten ustezko erasotzailek, 24 urteko espainiarra eta 27 urteko marokoarra; biak Tuterako bizilagunak dira.