Gizartea -

Koronabirusa

Arrisku handiko gaixoen txertaketaren hurrenkera zehaztu dute

Hori horrela, transplanteak dituztenak eta horren zain daudenak izango dira lehenak, 40 urtetik gorako Down sindromedunekin batera, besteak beste.

Adineko bat txertoa jasotzen. Argazkia: Efe
Adineko bat txertoa jasotzen. Argazkia: Efe
Adineko bat txertoa jasotzen. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Osasun Publikoaren batzordeak txertoa jasoko duten arrisku handiko gaixoen txertaketaren hurrenkera erabaki du, eta atzeratu egin du AstraZenecarena 55 eta 65 urte artekoei ematearen inguruko erabakia, Europako Sendagaien Agentziak txosten bat egin arte.

Baina gaixoen inguruan hartu du erabakia, eta hauek izango dira jasotzen lehenak: leuzemia, linfoma edo mielomagatik gurasoen transplantea jaso dutenak, organo solidoen transplantedunak (giltzurrunak, gibela, bihotza, pankreasa edo birikak) eta horien zain itxaron zerrendan daudenak.

Hemodialisi eta peritoneo dialisiko gaixoak, gaixotasun onkohematologikoa dutenak, organo solidoetan minbizia dutelako kimioterapia zitotoxikoa jasotzen ari direnak, birikietako minbizia dutelako kimioterapia edo immunoterapia jasotzen ari direnak eta 40 urtetik gorako Down sindromedunak ere horiekin batera txertatuko dituzte.

Kolektibo hori 70 eta 79 urte arteko adinekoekin batera txertatuko dute, Espainiako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez.

Txertoen Lantaldeak ezarri ditu lehentasunak, eta estrategia bosgarrenez gaurkotuko dute erabaki horrekin.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Txertoak Koronabirusa