Publizitatea
Itxi

2021/03/14

22:44

Gizartea

Kontsulta

Durangok trenbideko lursailen proiektua gelditzea erabaki du galdeketa ez loteslean

Agentziak | EiTB Media

6.680 durangar (% 94,4) 'Peri 1 Trenbidea' proiektua gelditzearen alde agertu dira. 372 hauteslek (% 5,3), ostera, kontrako botoa eman dute. Hala ere, parte-hartze txikia izan da (% 28,57).

1:37
EiTB Mediako bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

6.680 durangar (% 94,4) 'Peri 1 Trenbidea' proiektua gelditzearen eta irtenbide bideragarri baten azterketa abian jartzearen alde agertu dira herri galdeketa ez loteslean. 372 hauteslek (% 5,3), ostera, kontrako botoa eman dute, eta 24 boz baliogabe (% 0,3) utzi dituzte. Hala ere, parte-hartze txikia izan da; izan ere, erroldaren % 28,57k soilik bozkatu du.

Trenbidea lurperatu ondoren libre geratu diren lursailen etorkizunaren inguruan erabakitzeko herri galdeketako parte-hartzea % 23,41ekoa izan da 18:00etara arte. 14:00etara arte parte-hartzea % 14,25ekoa izan da.

Bozketa mahaiak 20:00etan itxi dituzte Landako pabiloian. "Egun historikoan" parte hartu duten herritar guztiei eskerrak eman dizkie Udalak.

Ima Garrastatxu (EH Bildu) alkateak bozketaren emaitza betetzeko konpromisoa hartu du.

Garrastatxuk ostegunean ziurtatu zuenez, EH Bilduk eta Herriaren Eskubidea plataformak osatzen duten udal Gobernuak galdeketaren emaitza beteko du, nahiz eta legez loteslea ez izan.

Durangoko 18 urtetik gorako ia 24.700 biztanlek parte hartzeko aukera dute. Ministroen Kontseiluak galdeketa egiteko baimena eman zuen ekainaren 23an.

17 bozketa mahai Landakon

Udalak 17 bozketa mahai prestatu ditu Landako pabiloian. Hirigintza proiektuarekin ados dauden ala ez erantzun behar dute herritarrek. Beste aukera bideragarri bat adosteko, prozesu parte-hartzaile bat martxan jartzeko aukera dago mahai gainean.

EH Bilduk eta Herriaren Eskubideak galdeketan “baiezko” erantzuna eskatu dute, Udaletik at antolatutako ekimenetan. Ondorioz, hirigintza egitasmoa atzera botatzearen alde agertu dira. 18 solairuko bost etxebizitza eraikin egitea aurreikusi du proiektuak.

Bestalde, EAJ abstentzioaren alde azaldu da, eta Durangoko PSE-EEk “iruzurra” dela uste du.

Jendetzarik handiena bildu daitekeen ordu tarteak saihesteko gomendioa eman die udal Gobernuak 75 urtetik gorako herritarrei.

Igande osoan zehar Udalak doako mikrobus zerbitzua eskaini du, boto-emaileak Landakora hurbiltzeko.

50 bat boluntario eta Udaleko sei behargin lanean izan dira igandean, herri galdeketaren antolaketan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;