Gizartea -
Eguraldia
Abisu horia aktibatu dute 5 metrora arteko olatuak egon daitezkeelako
15:00etan sartuko da indarrean abisua eta gauerdira arte iraungo du.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du EAEn, arratsaldetik aurrera bost metrora arteko olatuak sor daitezkeelako.
15:00etatik gauerdira arte egongo da indarrean abisua. Olatuak 3,5 metrotik gorakoak izango dira arratsaldean, eta 4,5-5 metro ingurukoak azken orduetan. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta azken orduetan 4 metrora igoko dira.
Bestalde, igandean nabigaziorako abisu horia aktibatzea aurreikusi dute, 18:00ak arte. 04:00etatik 06:00etara, berriz, olatuek kostaldean gogor jotzeko arriskua dela eta, abisu horia aktibatuko dute.
Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.eus-en, eta bidali zure argazkiak.