Gizartea -

Nafarroa

10 euroko billeteak faltsutzen zituen Corellako eta Iruñeko tabernatan ordaintzeko

Guardia Zibila 19 urteko gazte bat ikertzen ari da. Iragan udan pertsona batek salaketa aurkeztu zuen Corellan.

10 euroko billete faltsuak. Irudia: Guardia Zibila
10 euroko billete faltsuak. Irudia: Guardia Zibila
10 euroko billete faltsuak. Irudia: Guardia Zibila

EiTB Media | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibila 19 urteko gazte bat ikertzen ari da, ustez 10 euroko billeteak faltsifikatzeagatik, ondoren Corellako eta Iruñeko tabernatan hartutako tragoak ordaintzeko.

Iragan udan pertsona batek salaketa aurkeztu zuen Corellan, Guardia Zibilak ohar batean jakitera eman duenez.

Hark azaldu zuenez, taberna batean zerbitzari gisa lanean ari zen bitartean, 20 bat urteko gazte batek 10 euroko billete batekin ordaindu zion. Minutu gutxi batzuk geroago, beste trago bat hartu eta 10 euroko beste billete batekin ordaindu zion berriro.

Billetea kontuz aztertu ondoren, faltsua izan zitekeela ondorioztatu zuen, eta bezeroari esatera joan zen, baina hark korrikan ihes egin zuen.

Tuterako Guardia Zibilak ikerketa abiatu zuen. Egun berean, Corellan, beste taberna bati billete faltsu batekin ordaindu ziotela egiaztatu zuten.

Era berean, herriko beste saltoki batzuetan billete berdinekin ordaintzen saiatu zirela jakin zuten, nahiz eta ez lortu.

Billeteak aztertu eta guztiek zenbaki bera zutela egiaztatu zuten guardia zibilek.

Iruñeko tabernatan ere balio eta zenbaki bereko billete faltsuak sartzen saiatu ziren. Bertako Udaltzaingoak ikerbidea abiatu zuen.

Orain dela gutxi, ustezko egilea identifikatu zuen Guardia Zibilak, iruzurraren biktima batek argazkietan ezagutu ondoren. Dirua faltsutzea eta iruzur delitu arina leporatu dizkiote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Corella Tabernak