Gizartea -

ISTRIPUA

53 urteko arbizuar bat hil da, auto batek harrapatuta Etxarri Aranatzen

Fran Balda da istripuan hil den gizonezkoa, Nafarroako ezker abertzaleko kide ezaguna eta Sare presoen eskubideen aldeko palataformak Foru Erkidegoan duen arduraduna.

Etxarri Aranatz, atzo. Argazkia: Foruzaingoa.
Etxarri Aranatz
Etxarri Aranatz, atzo. Argazkia: Foruzaingoa.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arbizuko 53 urteko bizilagun bat hil zen atzo iluntzean, oinez zihoala auto batek harrapatuta, Etxarri Aranatzen.

Foruzaingoak emandako informazioaren arabera, 22:30ean izan zen ezbeharra, NA-2410 errepidean. Antza, hasiera batean, autoaren gidariak ihes egin zuen, baina handik gutxira istripua jazotako tokira itzuli zen. Ikerketa zabaldu du Foruzaingoak, gertatutakoa argitzeko.

Fran Balda da istripuan hil den gizonezkoa, Nafarroako ezker abertzaleko kide ezaguna eta Sare presoen eskubideen aldeko palataformak Foru Erkidegoan duen arduraduna. Baldaren heriotzak samin handia eragin du ezker abertzalean eta dolumin mezu ugari argitaratu dira sare sozialetan:

Bestalde, atzo arratsaldean, 48 urteko donostiar bat hil zen moto istripu batean Mendaron. Urtea hasi zenetik, EAEn hil den seigarren motor gidaria da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Donostia bideoak Gipuzkoako albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Trafikoko web-kamerak Gasteizen Gaurko titularrak Etxarri Aranatz Eguneko albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak