Gizartea -

Italia

Michele Zagaria Camorra mafia italiarreko burua atxilotu dute

1995etik desagertua zegoen eta bizi arteko hainbat kartzela zigor zituen bere aurka. Italiako hegoaldean zuen baserri batean aurkitu dute, zulo batean.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michele Zagaria Italiako mafia talde boteretsuena eta ankerrena den 'Casalese' taldeko burua atxilotu du Italiako Poliziak. Zagaria bilatuenen artean zegoen.

1995. urtetik Poliziak ez zekien mafiosoa non zegoen eta bitartean, bizitza osorako espetxealdi batzuk ezarri zizkioten, mafia taldeko kidea izatea, hilketa eta baimenik gabeko armak izatea leporatuta. Casapesenna herrian, Casertako probintzian (Italiako hegoaldean), kokatutako landetxe baten azpian egindako zulo batean aurkitu dute Zagaria.

Poliziak bost metroko zuloa egin behar izan zuen Zagaria ezkutatua zegoen zuloarekin emateko.

Atxilotua izan ostean, Napolesera eraman dute, segurtasun-neurri handien artean.

2000ko abuztuan atxilotzeko agindua nazioarte mailan eman zuten; izan ere, atzerrira ihes eginda zegoela uste zuten.

Michele Zagariak 53 urte ditu, eta "Casaleses" mafia taldeko azken burutzat jo dute, 2010ean Antonio Iovine, eta aurretik, Nicola Schiavone (2010eko ekainean) eta Francesco Schiavone (1998an) atxilotuak izan ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea