Gizartea -

KORONABIRUSA

Txertoa jartzeko baimena izango dute farmaziek Ipar Euskal Herrian, gaurtik

Egoera epidemiologiko larriena duten eskualdeetatik hasiko dira eta, beraz, litekeena da Ipar Euskal Herrian beranduago hastea. Halaber, txertaketarako bi gune irekiko dituzte Kanbon eta Hendaian.

Ipar Euskal Herriko farmazia bat. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia
Ipar Euskal Herriko farmazia bat
Ipar Euskal Herriko farmazia bat. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaurtik aurrera, koronabirusaren aurkako txertoa jartzeko baimena izango dute farmaziek Ipar Euskal Herrian. Hala ere, egoera epidemiologiko larrienean dauden eskualdeetan hasiko dira lehenik eta, beraz, litekeena da Ipar Euskal Herriko farmazietara beranduago iristea txertoak.

Farmazia batzuei aste honetan iritsiko zaizkie lehen dosiak. Zehazki, Frantziako estatuan dauden ia 30.000 farmazietatik herenak baino gutxiagok jasoko dituzte AstraZenecaren dosiak. Koronabirusak gehien kolpatutako eremuek izango dute lehentasuna eta Ipar Euskal Herria ez dago talde horretan.

Farmazietako txertaketarekin batera, beste bi gune irekiko dituzte Hendaian eta Kanbon. Guztira, 10 txertaketa gune izango dira: 75 urtetik gorakoentzat eta 50 urtetik gorako gaixoentzat.

Modu horretan, txertaketari bultzada eman nahi diote. Gaur-gaurkoz, herritarren % 8k jaso duten txertoaren lehen dosia Pirinio Atlantikoetako departamenduan. Aste honen amaierarako 30.000 pertsona txertatuta izatea espero dute.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea argazkiak Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Osasunari buruzko albisteak Txertoak Koronabirusaren olatua gaur Farmaziak