Gizartea -

GIPUZKOA

Lau urteko zigorra eskatu dute, Eibarren 14 urteko bi neskari sexu-abusuak egitearren

Akusatua ez da agertu epaiketara eta, ondorioz, Gipuzkoako Auzitegiak gizona bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du.

EITB MEDIA | EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Fiskaltzak lau urteko kartzela zigorra eskatu du gizon batentzat, Eibarren 14 urteko bi neskatori sexu-abusuak egitea leporatuta.

Kasuko iturriak aipatuz EFE albiste agentziak zabaldu duenez, gaur hastekoa zen epaiketa Gipuzkoako Auzitegian. Hala ere, azkenean bertan behera gelditu da akusatua agertu ez delako. Ondorioz, epaimahaiak gizona bilatzeko eta atxilotzeko agindua eman du.

Aipatutako iturrien arabera, gertakariak herriko parke batean jazo ziren. Antza denez, akusatuak bi adingaberi musu eman zien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Eibar argazkiak EAE Epaiketak bideoak Gizartea bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Matxismoa Sexu erasoak