Gizartea -

Arazo psikiatrikoak zituen

Amari eraso egin eta bere burua leihotik botata hil da Sestaon

Ustezko erasotzaileak 23 urte ditu eta amari arma zuri batez eraso dio. Zenbait zauri egin dizkio eta Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Sestaoko eraikineko laugarren pisutik salto egin du ustezko erasotzaileak. Argazkia: EITB.
Sestaoko eraikineko laugarren pisutik salto egin du ustezko erasotzaileak. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arazo psikiatrikoak zituen gazte bat ostegun goizean hil da, laugarren pisuko leihotik bota ostean, haren amari laban batez eraso eginda. Amak (51 urte) zauri larriak ditu, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Gertakizunak asteazkenean izan ziren, 21:00etan, 23 urteko gazteak arma zuri batekin amari eraso egin zionean. Horren ondorioz hainbat zauri ditu azken horrek, eta Gurutzetako Ospitalean ari dira hura artatzen.

Gertakizun horien ostean, arazo psikiatrikoak zituen gaztea familiaren etxebizitzatik (4. pisua) bota eta hil egin da.

Josu Bergara Sestaoko alkateak azaldu duenez, gaztearen amari larrialdiko ebakuntza egin behar izan diote, haren "bizia salbatzeko". Halaber, gaztea tratamendu psikologikoan zegoela adierazi du, eta batzuetan mutikoak sortzen zuen "alarma" haren amak "desaktibatzen" zuela, "egoera kontrolatzeko prozesu batean zegoela esanda".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea