Gizartea -
Lan istripua
Langile bat hil da Bermeon, Gaviota plataformaren ontzi batetik itsasora erorita
Gaviota plataformaren hornikuntza-ontzitik itsasora erori da behargina.
AGENTZIAK | EITB Media
Bermeoko (Bizkaia) Gaviota plataforma hornitzen duen itsasontziko langile bat hil da arratsalde honetan, itsasora erorita.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, ezbeharra 18:00etan gertatu da.
Ordu horretan, langilea ontzitik itsasora erori da, eta erreskatatu behar izan dute. Bermeoko portura eraman dute ondoren, baina han hilda zegoela egiaztatu du medikuak.
Lurpean zegoen gasa agortu zenetik, Gaviota plataforma gas biltegia da, eta Enagas enpresak kudeatzen du.
Hornidurak itsasontziz eramaten dituzte plataformara, baina langileak, ordea, helikopteroz.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea