Gizartea -

Koronabirusa

AstraZenecaren txertaketa etetearen ondorioz, astean 28.820 txerto jarriko dira EAEn

Martxoaren 10etik 16ra guztira 46.370 txerto jartzea zen asmoa, eta horietako 29.823 AstraZenecarenak ziren; 11.709, Pfizerrenak; eta 4.838, Modernarenak.

Txertaketa. Argazkia: Efe
Txertaketa. Argazkia: Efe
Txertaketa. Argazkia: Efe

agencias | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AstraZenecaren txertaketa behin behinean bertan behera uztearen ondorioz, asteon 28.829 txerto jarriko dituzte, hasiera batean 46.370 jartzea espero bazuten ere.

Osasun Sailak Txertaketa Buletinean zabaldu duenez, gaurtik datorren asteartera 28.829 pertsona txertatzea aurreikusi dute, 12.726 Pfizerrenarekin, eta 16.103, Modernarenarekin.

Txostenean agertzen denez, txertoaren lehenengo dosia jaso dute ertzain guztiek, 55 urtetik beherakoek AstraZenecarena, eta kopuru berean dauden zentro sozio-sanitarioetako egoiliarrak eta langileak. Azken horien kasuan, gainera, % 99,3k jaso dute bigarren txertoa, beraz, ia immunizazioa lortu da sektore horretan.

Martxoaren 10etik 16ra guztira 46.370 txerto jartzea zen asmoa, eta horietako 29.823 AstraZenecarenak ziren; 11.709, Pfizerrenak; eta 4.838, Modernarenak.

EAEra AstraZenecaren 90.200 dosi iritsi dira, eta horietatik 53.478 jarri dituzte, guztiak lehenengo dosiak, bigarrenerako hiru hilabete inguru itxaron behar baita.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak