Gizartea -

UDA

Bizkaiak "Udalekuak 2021" programan izena emateko epea ireki du

Eskabideak on line aurkeztu beharko dira martxoaren 18tik 30era bitartean, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez. 7 eta 13 urte bitarteko bizkaitarrei zuzenduta dago.

Haurrak udalekuetan. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia
Haurrak udalekuetan
Haurrak udalekuetan. EITB MEDIAren bideo batetik ateratako irudia

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak ostegun honetan ireki du "Udalekuak 2021" programan izena emateko epea. Aurtengo programa uztailaren 1etik 29ra egingo da, 7 eguneko txandetan, eta 7 eta 13 urte bitarteko bizkaitarrei zuzenduta dago.

Eskabideak on line aurkeztu beharko dira, martxoaren 18tik 30era bitartean (martxoaren 27 eta 28an izan ezik), Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, www.bizkaia.eus/udalekuak webgunean. Zozketa, berriz, apirilaren 27an egingo da, 10:00etan.

Bizkaiko Udalekuak ekimenaren edizio honetan 822 plaza eskainiko dira, eta hainbat adin-tartetan eta hizkuntza-eredutan banatuko dira:

- 2013-2014an jaiotakoak (7-8 urte): 136 plaza euskaraz.- 2010-2012an jaiotakoak (9-11 urte): 406 (366 euskarazkoak eta 40 elebidunak).- 2008-2009an jaiotakoak (12-13 urte): 280 plaza (252 euskarazkoak eta 28).

Bizkaiak zazpi eguneko egonaldiak eskainiko ditu Gorliz, Lapurreketa, Lurraska, Zugaztieta, Meakaur eta Bertizko instalazioetan.

Inskripzioa eta epeak

"Udalekuak 2021" kanpainan izena emateko bide bakarra Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa da: www.ebizkaia.eus. Horretarako interesa duten familiek, izena eman aurretik, identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan beharko dute, hala Izenpek emandakoa (B@k eta B@kQ), NAN elektronikoa nola beste edozein ziurtagiri digital.

Eskaerak martxoaren 18tik 30era bitartean aurkeztu ahal izango dira (martxoaren 27 eta 28an izan ezik) www.bizkaia.eus/udalekuak webgunean. Apirilaren 27an, 10:00etan, aurkeztutako eskabideen artean zozketa publikoa egingo da notario aurrean. Zozketa horretan, ondoren plazak esleituko diren hurrenkera ezarriko da, baita plaza lortu ez duten eskabideen itxaron-zerrendako hurrenkera ere.

Pandemiak eragindako urtebeteko etenaren ostean, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiek antolatutako udalekuak buetan dira. Astelehen goizean aurkeztu zuten "Udalekuak 2021" programa, eta 7 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteek eman ahalko dute izena bertan.

Aurten, guztira 2.321 plaza eskainiko dituzte. Zazpi egunetako txandak izango dira, uztailaren 1etik 29ra bitartean (biak barne). 130 euroko prezioa izango dute, hobariak kontuan hartu gabe. Txanda gehienak euskaraz izango dira.

Erakundeetatik ziurtatu dutenez, segurtasun neurri zorrotzak mantentzen direla bermatuko dute. Halaber, begirale guztiak pandemiari aurre egiteko prestatuta egongo dira.

Informazio gehiago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien webguneetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Uda hoy Gazteak azken ordukoa Udako kanpamentuak azken ordukoa