Gizartea -
Osasun gatazka
Errioxak Nafarroako gaixoak artatuko ditu abenduaren 15etik aurrera
Jaurlaritzak eta Errioxako Gobernuak sinatu zuten akordioaren antzera, elkar laguntzeko behin behineko itun bat da.
Erredakzioa
Errioxako Osasun Zerbitzuak Vianako (Nafarroa)2.700 herritarrak artatzen jarraituko du abenduaren 15etik aurrera, izan ere, etenda egon zen zerbitzua Errioxako Gobernuak trukean zer edo zer jaso nahi zuelako.
Jose Ignacio Nieto Errioxako Gobernuaren Osasun kontseilariak eta Marta Vela Nafarroakoak eman dute elkar laguntzeko behin behineko akordioaren berri.
Hitzarmena iragan asteazkenean Nietok eta Rafael Bengoa Jaurlaritzaren Osasun sailburuak sinatutakoaren antzekoa da, eta 2012ko otsailaren 29a baino lehen behin betiko akordio bat sinatzea du helburu.
Arabar Errioxako eta Nafarroako herritarrak artatzearen truke, errioxarrek beste bi erkidegoetan eskaintzen diren arreta bereziak eskuratu ahal izango dituzte.
Errioxako eta Nafarroako kontseilariek azpimarratu dute oso garrantzitsua dela jakitea zenbat gaixo joaten diren ondoko erkidegoko osasun zerbitzuetara ekonomikoki duen kostua zenbatzeko.