Gizartea -

KORONABIRUSA

Positiboek gora egin dute berriro Nafarroan, 123 zenbatzeraino

Positibotasun tasa ere nabarmen igo da, eta bezperako % 3,9tik % 6,2ra pasatu da.

Nafarroako Ospitaleko Larrialdiak. Argazkia: EFE.
Nafarroako Ospitaleko Larrialdiak.
Nafarroako Ospitaleko Larrialdiak. Argazkia: EFE.

E. G. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Positiboek gorako bidea hartu dute berriro Nafarroan, 123 kutsatze zenbatzeraino, Foru Gobernuak eman dituen behin-behineko datuen arabera.

Zehazki, atzo 1.970 proba diagnostiko egin zituzten (bezperan baino 182 gehiago) eta horietatik % 6,2 positiboak izan ziren. Positibotasun tasak, beraz, nabarmen egin du gora, ia bi puntu eta erdi.

Astea oso gorabeheratsua izan da erkidegoan, baina beheranzko joera eten egin dela ikus daiteke. Bezperako datuekin alderatuta, 53 kasu gehiago dira. Duela astebeteko edo bi asteko datuen erkatuta ere hazkundea izan da (56 eta 53 kasu gehiago, hurrenez hurren).

Positibo gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Lizarra eta Lodosa daude zerrendaren buru, 10na kutsatzerekin. Ondoren datoz Milagro eta Iruñeko Txantrea auzoa, zortzina positiborekin. Sanduzelai auzoan (Iruñea) zazpi kasu zenbatu dituzte, eta San Adrianen, bost. 

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Zientzia Osasun albisteak Medikuak Lizarra albisteak Altsasu azken ordukoa Atarrabia albisteak Erizainak azken ordukoa Botikak albisteak Txertoak azken ordukoa Antsoain albisteak Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea