Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek emaztea labanaz hil du, Madrilen
Gizonak emaztea hil duela uste du Poliziak, baina ezingo du hipotesia berretsi erasotzaileari aitorpena hartu eta autopsiaren emaitza ezagutu arte.
Erredakzioa
Madrilen emaztea labanaz hil duen gizonak bere burua entregatu du. Polizia Nazionalak senarrak hil duela uste duen arren, ezingo du hipotesi hori berretsi ihes egin duen erasotzaileari aitorpena hartu eta autopsiaren emaitza ezagutu arte.
Poliziak hipotesirik baztertzen ez duen arren, lehen ikerketak gizonak joan den goizaldean emaztea labanaz hil zuela adierazi du. Erasoa gertatu zenean, bikotearen hiru seme-alabak etxean zeuden. Emaztea hil ostean, erasotzaileak ihes egin zuen, Poliziak azaldu duenez.
Emakumearen hilotza arratsaldeko ordubatean aurkitu dute, biktimaren iloba batek etxera hurbildu eta jaisten ez zelako deitu duenean. Hiru seme-alabetako batek ama hilda zegoela esan dio.
Gaur egun, ustezko erasotzaileak ez du urruntzeko agindurik eta emakumeak ez zuen inoiz salaketarik egin.
Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako telefonoa: 016