Gizartea -

Bizkaia

Sute batek Ondarroako udal biltegia kiskali du

02:00etan piztu da sua, zirkuitulabur batek eraginda. Ez du inork minik hartu, baina udal brigadako langileen tresneriaren zati bat erre da.

Sutea Ondarroako 'Dongre' eraikinean. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Sutea Ondarroako 'Dongre' eraikinean.
Sutea Ondarroako 'Dongre' eraikinean. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute batek kalte material handia eragin du Ondarroako Dongre eraikinean, bertan gordetako udal brigadaren tresneria erreta. Bizkaiko suhiltzaileek itzali dute sutea.

Sua larunbatean, 02:00etan, piztu da Bizkaiko udalerriko Artabide kaleko udal biltegian, antza, zirkuitulabur batek eraginda. Ez da inor zauritu, baina eraikin horretan gordeta zegoen udal brigadaren tresnerian kalte handiak izan dira.

Mikel Santizo Ondarroako Udalaren prentsa arduradunak EITB Mediari azaldu dionez, kaleak garbitzeko eta belarra mozteko materiala eta udal brigadako langileen tresneria gordetzen dute eraikinean. Ibilgailu bat guztiz erre da, eta beste bi oso kaltetuta geratu dira.

Oraingoz, ezin izan dute bertako musika taldeen entsegu lokalak nola dauden ikusi. Baliteke eraikinak berak kalte handiak izatea. Ikerketa abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Bizkaiko suhiltzaileak, Ondarroan lanean.

Bizkaiko suhiltzaileak, Ondarroan lanean. Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Suteak albisteak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Ondarroa argazkiak Eguneko albisteak Suhiltzaileak Lea-Artibai eskualdea