Gizartea -

Sexu erasoa

18 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, sexu eraso bat leporatuta

Biktimak ostiral goizaldean Alde Zaharreko lokal batean sexu erasoa egin diotela salatu du. Ustezko egilea epailearen esku utzi dute.

Gasteizko Alde Zaharra. Argazkia: Guillermo Aguirre
Gasteizko Alde Zaharra.
Gasteizko Alde Zaharra. Argazkia: Guillermo Aguirre

M. D. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko gazte bat atxilotu dute Gasteizen, neska bati sexu erasoa egitea leporatuta Arabako Alde Zaharreko lokal batean.

Ertzaintzak esan duenez, biktimak ostiral goizaldean Alde Zaharreko lokal batean sexu erasoa egin diotela salatu du.

Ertzainek 18 urteko gazte bat atxilotu dute, sexu erasoaren ustezko egilea delakoan. Gizona epailearen esku geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Sexu erasoak