Gizartea -
IRAGARPENA
Abisu horia ezarri dute izotzagatik EAE barnealdean, iganderako
Gaur gaueko 24:00etatik igandeko 10:00etara egongo da indarrean neurria.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du igande honetarako, martxok 21, barnealdean izotza egingo duelako, ekialdean bereziki.
Gaur gaueko 24:00etatik igandeko 10:00etara egongo da indarrean neurria, Segurtasun Sailak azaldu duenez. Era berean, 1.000 metrotik behera elurra egiteko arriskuagatik ezarritako abisu horia amaitutzat eman du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea